jueves, 8 de marzo de 2012

The sweet old Etcetera

The sweet old Etcetera, interaktibitatean guztiz oinarritzen den obra poetikoa da. Literatura digitala eta zehazki, ziberpoesiaren atalean kokatzen da Alison Clifforden lan aitzindari hau. 
Poesia eta literaturarekin harremana duen obra izan arren, egia esan webgunearen ezaugarri erakargarrienak, elementu bisualak dira. Alegia,  webguneak darabilen diseinu grafikoa. Hortan datza, proiektuaren bereizgarri nagusia. irakurleari poesia bukatuta eskaini ordez, irakurlea erabiltzaile bihurtu eta berak ber ekabuz eraikiko du bere istorioa webguneak eskaintzen dizkioen erreztasunez lagundurik. 

Jokoaren hasieran, hitzez osatutako zuhaitz bat eraikiko du erabiltzaileak ordenagailuaren sagua erabiliz; enborra lehenik, eta adarrak gero. 

Zuhaitza osatuta dagoenean, adarren muturrean klikatuz, jokalaria beste orri batera pasako da non olerkien jokoa hasiko da. Bertan, hitz eta letra solteak agertu eta erabiltzaileak berriz ere saguarekin jokatuz olerkia miatu eta aztertu ahal izango du. 

Lehenik aipatutako adarretako bakoitzean klik eginez, webguneko orri berri batera eramango gaitu. Adar bakoitza beraz, poesia ezberdin bat da eta bost dira joko honek proposatzen dizkigun olerkiak: 
- "un(bee)mov" 
- "D-re-A-mi-N-glY" 
- "the/sky/was"
- "r-p-o-p-h-e-s-s-a-g-r" 
- "l(a"

Ziberpoesia honek gainera, hitzez gain, hotsa ere eskaintzen dio erabiltzaileari. Beste orri batera pasatuz, paisaia guztiz aldatzen da.  Dagoeneko, webguneak erakusten digun marrazkia naturarekin harreman zuzena dauka, noski, paisaia hori solik hitzekin marraztuta. Atzealdean mendia dagoela, hasierako zuhaitza itsasontzi batean kokatu eta itsasontzi horrek hainbat nota musikalak eskaintzen ditu. Jokalariak beraz, saguarekin nota musikal ezberdinetan klikatzea aukeratu dezake bere melodia osatzeko. 


The sweet old Etcetera, beraz, ohiko poesia tradizionalari uko egiten dion obra da. Elementu bisualak eta sonoroak elkarrekin lan egiten dute eta erabiltzailearen parte hartzea ezinbestekoa da, hura baita jokoaren protagonista; istorioa bideratuko duena, alegia. Interaktiboa eta partehartzailea ezaugarriekin definituko nuke obra hau; guztiz dinamikoa gainera. Mugimendua eta espazio aldaketak funtsezkoak dira.

Aipatzekoa da gainera, obra hau hipermediatasunean ere oinarritzen dela. Ideia hau erabiltzaileen interaktibitatearekin bat dator. Alegia, jokalariak webgunean zehar aurrera eta atzera saltoak egiten ditu ordenagailuaren sagua erabilita. Hau da, orri batek beste batera eramango gaitu, eta horrek beste batera, azkenean istorioa osatu arte. 

Gainera, sortzaileak diseinu sinplea erabili duela antzeman nahi izan arren, egia esan, obrak badu bere xarma eta kolore eta hitzekin osatutako forma ezberdinen erabilerak egiten du besteekiko desberdin eta erakargarri. 

martes, 6 de marzo de 2012

Nire jarduera profesionala- Praktiketarako informazioa

Blogeko sarrera honen bitartez, nire jarduera profesionalaren berri eman nahiko nuke. Ainara González naiz, 22 urte ditut eta Irungoa naiz. 2011an kazetaritzan lizentziatu nintzen EHUko Leioako Gizarte eta komunikazio zientzien fakultatean, eta aurten, Komunikazio Multimedia Masterra burutzen ari naiz fakultate honetan bertan.

2010 eta 2011 bitartean, lau hilabetez, praktikak egin nituen 5W agencia TV produktoran. Alegia, Telecinco kateak Bilbon daukan delegazioan. Bertan, telecinco kateko albistegietarako eta Atlas agentziarako piezak prestatu eta erredakzio, edizio eta lokuzio lanak burutu nituen.

Hauek dira bertan burututako lan batzuk:





2011n gainera, Madrilgo Ikus- entzunezko Teseo produktorarekin lan egin nuen. Eroskiko kooperatiba taldearentzat barne- komunikazio bideo bat egin nuen eta bertan, erreportari lanak burutu nituen.

Hone hemen adibide honen zati bat:



Bizitza osoan ikasketak eskaraz burutu izan ditut eta txikitatik ikasi egin dut ingelesa. Horregatik, gaztelaniaz euskaraz eta ingelesez ondo moldatzen naiz.
Telebista gustoko izan arren, edozein adar lantzeko prest nago. Ikasteko gogoak, dudarik gabe, bizirik daude.

Consultar mi CV en línea

sábado, 4 de febrero de 2012

Transmedia produktu baten programazioa- ATLAS bidaiak

Gaur egun, merkatuan dauden eskaintza eta hutsuneak kontuan izanik, transmedia kontzeptua garatuko lukeen produktu bat martxan jartzeko erronka hartu dugu. Gure helburua, jendearen beharrak eta nahiak asetzeko gaitasuna duen eduki bat sortzea da. Eta, buruari buelta asko eman ondoren, bidaia “munduan” dagoen eskaintza eskasaz ohartu gara. Beraz, urritasun horri aurre egiteko eta jendearentzat aberasgarriak izan daitezken zenbait produktu asmatu ditugu. 


     ATLAS telebistarako bidaia- programa:
Bidaiak oinarri dituen telebista programa bat eskainiko genuke; ETB2 katean, ostegunetan eta prime time ordutegian. Astero bi kapitulu emitituko lirateke, bakoitza 45 minutukoa bakoitza; bat nazioartekoa, eta bestea Espainiako probintzia baten inguruko erreportajea. 


Telebistan, gure programaren antzeko formatua eta edukia duten beste saio batzuk ikusgai daude. Hauek lirateke, beraz, gure programaren konpetentzia: Callejeros viajeros”, “Españoles en el mundo eta “Destino España”. 




   ATLAS aldizkaria:
Hilero argitaratuko da eta bertan hilabete bakoitzean zehar telebistan emititu ditugun erreportajeen bertsio idatziak eskainiko dira. Baina erreportajeez gain beste osagarri batzuk ere bilduko ditu aldizkariak: hotel eta jatetxeen proposamenak, mapak, gidak, nola bidaiatu (hegazkinez, kotxez, trenez …), bidaiatzeko bide erosoenak, bisita-proposamenak eta abar.


Aldizkariak gainera, irakurleen parte hartzea sustatzeko osagarriak eskaintzen ditu: 

  • Irakurleen eskutitzak: Irakurleek bidalitako eskutitzen bidez, euren bidaia esperientziak partekatu, aholkuak eman eta abar. 
  • Lehiaketak: Eskutitz interesgarri, polita edota erabilgarriena saritu dugu, asteburuko bidaitxo batekin. 
  • Zozketak: Telefono deia edo sms bat bidaliz, parte hartzaileek zozketa batean sartuko dira. 
  • Elkarrizketak: Bidaia agentzietako langileei, museo edo jatetxeen jabeei, gida turstikoen idazleei ... egindako elkarrizketen argitalpena. 


   ATLAS webgunea: 
Gaur egun, kontsumo ohiturak aldatuz doaz eta webguneek duten arrakasta gero eta nabariagoa da. Horregatik, Atlasek webgune bat edukitzea, ezinbestekoa ikusi dugu. Guk sorturiko webgunearen jomuga nagusiak; informazioa eta interaktibitatea eskaintzea dira. Baina, zer bide erabiliko ditugu helburu horiek lortzeko? 
  • Telebista a la carta”: Telebistan emititutako saio osoak interneten, zuk nahi duzun momentuan eta iragarkirik gabe. 
  • Argazkien txokoa: Erabiltzaileek euren paisaien argazkiak webgunera bidali eta guk horiek zintzilikatuko ditugu. 
  • Bloga: Erreportariek bidaietan zehar jasotako bizipenak eta bitxikeriak blog batean islatzen dituzte, beti ere, emititutako erreportajeetan ikusi ez diren argazki eta bideoekin. 
  • Foroak: Gai bati buruzko eztabaidagunea izango da. Erabiltzaileek izena eman eta eztabaidetan parte hartu ahal izango dute. Helburua, parte hartzaileek euren iritziak plazaratzea izango da. 
  • Inkestak: Aste horretako programari buruzko galderak planteatu.
    Adibidez: zer gustatuko litzaizuke bisitatzea hurrengo saioan?
    a) Rio de Janeiro
    b) Bartzelona
    c) Bruselas
    d) Jordania
  • Lehiaketak eta zozketak:
    Adibidez: "Erreportaje lehiaketa: zure bideoa bidali eta aste bateko bidaia irabazi dezakezu, guztiz dohakoa!". 
  • Programaren produktuak erosteko aukera:
    Adibidez: Errioxari eta bertako ardoei buruzko erreportajea emititu badugu, aste osoan zehar Errioxako ardo lote bat jarriko dugu salgai gure webgunean". 
   
   Telefono mugikorrentzat sortutako bidaia aplikazioak: 
Bi motatako aplikazioak Smartphone, Iphone eta Android sistema duten telefonoek erabili ahal izateko: 

Aplikazio kulturala: Erabiltzaileak herri edo toki bateko gune kultural edo eraikin garrantzitsu bati buruzko informazioa eskura dezake. Horretarako, aplikazioa ireki, eraikinari argazki bat atera eta automatikoki pantailan deskargatutako zaio eraikinari buruzko ezaugarri, historia eta informazio esanguratsuena. Informazio hori bi modutan eskuratzen da: testu idatzian eta audioren bidez.

Aplikazio erabilgarria: Gune publikoen (jatetxe, museo, eta abarren) eskuragarritasunaren inguruko informazioa eskura dezake erabiltzaileak. Horretarako, aplikazioa ireki eta bisitatu nahi duen museoa edo jatetxearen izena idatzi beharko du. Automatikoki eta segundo batzuen buruan, horiei buruzko informazioa (jateko mahairik libre dagoen, museoko sarrerak zenbat balio duen … , adibidez) jasoko du telefonoaren pantailan. 

   Sare sozialak: 
Atlasek twitter eta facebook sare sozialetan profilak izango ditu. Horiei esker, erabiltzaileek programari buruzko azken berriak ezagutu ahal izango dituzte une oro. Gainera, facebook-ek saio edo bideo zatiak ikusi eta erabiltzaileek sarean horiek komentatzeko aukera ere emango luke.  

   Atlas mahai- jokoa: 

Gure transmedia produktua hedatzeko asmoz, familia osoak jolastu eta ikasi ahal izateko mahai joko bat sortuko genuke eta bidaia- trivial baten izaera edukiko luke. 

Jokoaren elementu nagusiak: jolasteko taula, piezak eta galdera- txartelak izango dira. Baina zein da jokoaren helburua? Bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lortzea; alegia, maleta, mapa, hegazkinerako bidaia txartela, dirua eta pasaportea. Bost elementu hauek lortzeko, beharrezkoa izango da laukitxo espezifikoetan planteatzen diren galderak asmatzea.

Galderak bost gaien ingurukoak izango dira: kultura, ohiturak, hizkuntzak, historia eta geografiari buruzkoak. Beraz, bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lehenengo lortzen dituenak irabaziko luke jokoa. 

martes, 24 de enero de 2012

Ahozkotasuna eta multimedia diskurtsoa- Xabi Payaren ariketak

ARIKETAK

1) Demagun hiru pasarte hauek itzuli dituzula euskarara. Justifikatu zein ahozkotasun eredutara itzuli dituzun: 

a) Torrente, el brazo tonto de la ley
Eredu normalizatzailea erabiltzen da pasarte honetan. Torrente eta bere lagunaren pasarte honetan ez da euskara batuaren eredu estandarra mantentzen. Izan ere, kaleko jerga propioaz baliatzen da Torrente elkarrizketa honetan. Beraz, dialogo honen formaltasun maila, argota dela esango genuke. Alegia, ez da tabua izatera iristen, hitz oso gordinak edo insultoak esaten ez dituelako, baina ez da ezta ere elkarrizketa atsegin bat.
Zailtasun mailari dagokionez, teknikoa da. Hau da, adibidez, atzerritar batek elkarrizketa entzungo balu, beharbada ez luke ulertuko edo behintzat hitz askoren esanahia. Kaleko hizkera darabilte hasieratik amaieraraino.

b) Irailak 11, albistegia
Albistegi honek, eredu normatibizatzailea darabil. Izan ere, albistegi batean formaltasun maila altua mantendu behar dute kazetariek, alegia, mezua hartzaile guztiek ulertu eta jasotzeko modukoa. Izan ere, hartzaile kopurua oso handia da eta beraien arteko ezaugarriak ere, oso bestelakoak. Mezua, edozeinek jaso behar du eta noski, ondo ulertu. Horregatik hizkera arrunta erabiltzen da albistegietan, zuzena eta zaindua, baina teknizismorik gabekoa.
Hizlariak erabilitako emozionalitate gradua, epela da. Hau da maila egokia, izan ere, hizlaria neutrala izan behar du eta ez da oso hotza edo distantea ezta oso beroa edo hurbila agertu behar.

c) Fuga de cerebros
Eredu normalizatzailea ere darabil pelikula honek. Alegia, kaleko hizkera. Formaltasun mailari dagokionez, tabua dela esango genuke; palabrotak eta hitz gordinak behin eta berriz erabiltzen dituztelako pelikularen pertsonaiek (idiota, imbecil …). Ikusten denez, pertsonaien artean konfiantza dagoela antzematen da, izan ere, pelikulan, lagunak dira. Beraz, pertsonaien arteko konfiantza horretan oinarrituta, lagunen arteko hizkera darabiltela azpimarratzen dugu.


2) Itzuli Torrente, el brazo tonto de la ley filmaren pasartea:



- Polizia izatearen alde txarrena da hau. Zerbait gertatu ezean, jasangaitza da!... Joko al dugu kanpaia? 
- Barkatu? 
- Ba ... hori, kanpaia jo! 
- Zuk eta nik? Elkarrekin? 
- Noski mutil! 
- Baina... orain? 
- Bai! Plazer pixka bat emateko besterik ez! Zuk neri astinduko didazu... gero nik zuri... tentsioak arintzeko, ezer hoberik ez dago! Baina marikoikeriarik gabe e! Marikoikeriarik ez!
- Ez dakit nik horretarako momentu aproposena den... 
- Animo mutil! Ez dezagun denbora alperrik galdu! Atera txistua eta ekarri hona! 


viernes, 13 de enero de 2012

Akelarre gaua... Nor da Graxiana???

Zugarramurdiko leizean akelarre bat ospatuko da eta Maddi bere lagunekin geratu da bertan gaua pasatzeko. Bere logelan dago gau berezi honetarako prestatzen, baina... bat-batean... norbait agertu da! Graxiana? Nor da Graxiana?




Zer gertatuko zaie Graxiana eta bere lagunari? Aintzinako sorginen modura harrapatu eta erre egingo dituzte? Interneten 'trending topic' bihurtuko dira? edo Youtubeko erregin?
...

Hona hemen Graxianaren istorioaren amaiera. Zuen iritzi eta aholkuei esker posible izan dugu istorio hau amaitzea. Eskerrik asko!



NEGUA

Neguak erabat desberdinak diren sentimenduak ekartzen dizkigu. Hotza, euria, kantak, gabonak ... bakoitzak era batera bizi du urteko azken hilabete horiek.
Hona emen, negua ulertzeko era horietako bat...





martes, 10 de enero de 2012

Erreportajea berraztertzeko gida- Antonio López

Antonio Lopezi Bilbo hiria marrazteko pautak ematea da gure helburua. Horretarako, honako teknika hau erabili dugu: Antonio Lopezentzat pintura zer den (“vuelco lo que siento y siento una gran necesidad de comunicarme, de compatir y de expresar algo. La pintura es mi forma de expresión y Bilbao mi inspiración”) definitzen duten bere aipuak aukeratu ditugu. Eta, bideoaren emaitza Bilbo bilduko duen margo bat osatzea denez, margotzen hasi baino lehen Bilbo zer den galdetzen du (“pero, ¿qué es Bilbao?”). Orduan, horri erantzuteko Bilbon aurkitu genuen jendea aukeratu dugu eta horiei beraientzat Bilbo zer den azaltzeko eskatu diegu, hitz bakar batekin. Hitz horiek hizpide harturik irudiak gehituz joan gatzaizkio bideoari.

Gure ideiaren abiapuntua: Antonio Lopez Bilbora datorrela hiriaz margo bat egiteko. Horri Bilbok urteen poderioz, jasandako itxura aldaketa eta Bilbo = aire libreko museo bihurtu denaren ideia gehitu behar zaizkio. Alegia, dagoeneko Bilbora turismoa egitera doan jendea, ez da Guggheim bezalako museotara sartu behar arte obrak ikusteko, museoa bera arte obra bat baita. Horren harira, gure erreportajeak turistei Bilbo zer den erakusteko ere balioko luke eta ondorioz, Bilbo.net edo turismo agentzietan ikusgai egon daitekeen bideoa izan daiteke gurea.

Erabilitako musika bi abestiz osatzen da. Bata, margolaria Bilbo hiria marraztera doanean, eta marrazten ari den bitartean entzungo da. Abesti horren erritmoa (Forest Gump-eko soinu-bandaren abestia) egokia iruditzen zaigu margolariak bere obra egiteko jarraitu beharreko pausoak islatzeko.

Bestalde, Kepa Junkeraren “Hiria” abestia ere agertuko da gurean. Beti, irudiak agertzen diren bitartean. Azken finean, abeslari honen abesti konkretu hau Bilbori eskainia dago eta gainera, uste dugu honen erritmoa guztiz egokia dela gure erreportajearentzat.

Amaieran ere, esaldi bat gehitu diogu erreportajeari. Esaldi hau Antonio Lopezen aipu batean oinarritzen da: “la pintura es curiosidad y cultura, y eso no acaba nunca”. Honen bitartez, hiri bateko koadroa egitean, prozesua sekula amaituko ez dela adierazi nahi dugu. Izan ere, jende gehiagori Bilbo zer den galdetuko bagenio; are eta irudi gehiago gehitu beharko genioke erreportajeari. Horrez gain, Bilbo urtez urte itxuraldatuz eta hasiz doa. Beraz, hiri batek agertzen duen itxura, pintura bezain desegonkorra eta amaiezina dela adieraztea da gure helburua.

Hartzailearen arreta lortzeko eta mantentzeko estrategiak erabili ditugu. Irudiarekin bat datorren musika erabiltzea. Komunikatu nahi duguna indartzeko eta jendeari jarraituko dugun bidea zein den markatzeko. Hau da, margolaria agertzean hausnarketa momentu batean gaude eta honekin bat datorren Forest Gump-eko abestia erabili dugu. Bestalde, irudiak agertzen diren bitartean, Kepa Junkeraren abestia jarri dugu, erritmo aldaketa azpimarratzen duena. Era berean, ulermena errazteko estrategiak ere erabili ditugu: esaldi laburrak, isiluneak … Testua eta irudia tartekatu ditugu: batak bestea dakarrelako. Adibidez, “Bilbao es deporte” esatean, kirola islatzen dituzten irudiak jarri ditugu: jendea hirian korrika egiten, bizikletan ibiltzen, patinatzen …

Arestian aipatutako testu guztiak gaztelaniaz jartzea izan da gure erabakia. Izan ere, uste dugu, hirugarren baten aipuak askoz ere indar gehiago daukatela jatorrizko hizkuntzan. Hala ere, gure helburua turismo webgune batean bideoa ikusgai jartzea denez, beste hizkuntza batzuetan ikusteko aukera zabalduko genuke azpitituluak erabiliz.


Zibertestuen planifikazioa eta sorrera: urratsak eta erabaki linguistiko- diskurtsiboak

Erreportaje baten planifikazioan eta sorreran hartu behar diren erabakiak asko dira. Izan ere, amaierako produktu osoa eta borobila lortzeko, elementu ugari hartu behar dira kontuan. Erreportaje baten grabazioa eta edizioaz gain, testuak berebiziko garrantzia dauka; testua baita askotan erreportajearen istoria kontatzen duena. Gaiari zentzua ematen diona, alegia. 

Testuak erreportajean funtzio nagusia betetzen duenez, egileak hartu behar ditu hainbat erabaki linguistiko- diskurtsibo. Hala nola, zer nolako testu mota erabiliko duen, testuak erreportajean izango duen funtzioa eta helburua eta abar. 

Testuaren nondik norakoei, merezi duena baino arreta gutxiago jartzen diogu arren, egia esan erreportajearen planifikazioaren hasieran tratatu beharreko elementua da. 


Gaur egun, argi dago erreportajeen izaera errotik aldatu dela, eta multimedia erreportajeek, lan tradizionalak ordezkatu dituztela. Izan ere, une oro sortzen diren teknologia berrien agerpenei esker, berrikuntza eta abantaila ugari eman dira erreportaje multimediak garatzeko orduan. Baina aldaketa hauek, estrategia eta erabaki diskurtsiboetan ere eragin dute. Alegia, testua erreportaje multimedien gari berrira egokitu behar da. 

Erreportaje multimedietan, betiko erreportajeen esentzia edo gakoa mantentzen den arren, hainbat berrikuntza dira kontutan hartu beharrekoak: hipertextualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea. Izan ere, erreportaje multimediaren helburua zera da: erreportaje generoa komunikazioaren aro berrira egokitzea eta sarean barneratzea. 

Hiru elementu hauek konbinatuz, hartzailearen interpretazio gaitasunean izugarrizko eragina izango da. Erreportage generoa aberaztu eta berrituko dute. Baina bakoitzak indibidualki badauka ere bere xedea. 

Hipertextualitateak informazio baten ulermena eta interpretazioa errazten du. Horretarako, gaiari lotutako informazio gehigarriak, dokumentu ofizialak, irudiak, infografiak edota ulertzeko zailak izan litekeen hitzen definizioak eskaintzen ditu. 

Multimediatasuna bestalde, testu, irudi eta audioaren elkarbizitzan datza. Elementu hauen bizikidetasunak, eduki multimedien integrazioa ekarriko du. 

Interaktibitateak berriz, egilea eta erabiltzaileen arteko komunikazioa errazten du. Hartzaileak bere iritziak edota proposamenak plazaratzeko askatasun osoz jokatzen du. Interaktibitatea, komunikazio arloaren aurrerapen garrantzitsua da oso. 

Laburbilduz, aurrera pausuak eman diren arren; erreportaje multimediari, garapen eta transformazio bide luzea     geratzen zaio oraindik. 

jueves, 5 de enero de 2012

GAZTEA IRRATIAREN AZTERKETA

Gaztea EITB komunikazio taldeko irrati katea da. Euskarazko musika irrati nagusiena da Euskal Herrian; euskara hutsezko kanala izanda, hartzaileak euskara ezagutzera behartzen ditu. Gainera, euskal musika bultzatzen eta hartzaileak euskaraz parte hartzera bultzatzen ditu hainbat estrategia komunikatibo erabiliz.
Gaztea, batez ere gazteei zuzendutako produktua da, hauen gustuetara hurbiltzen da eta horiei egokitutako edukiak eskaintzen ditu; gazteen hizkera informala eta alaia erabiltzeaz gain. 

Berezitasunen artean, euskara hizkuntza bakar gisa erabiltzeaz gain, musika euskaraz eskaini eta euskal musika taldeei tokia uzten dio Gazteak. Beraz, euskararen eta euskal musikaren normalizazioa bultzatzen duen irrati katea da.

Gazteak, Irrati Formula ezberdin bat euskaraz eskaintzen duela azpimarratu dezakegu eta gainera, euskara erabiltzen du musika aurkezteko eta animatzeko. Interaktibitatea sustatzeaz gain, diseinu erakargarri eta dinamikoa darabil eta hizkera zuzena, argia, zehatza eta laburrarekin jokatzen du. Estiloari dagokionez, estilo gaztea, informala edota lagun artekoa erabiltzen du. Normalean, erregistro tipo hau ez da aldatzen.

Jendeak euskaraz parte hartzea sustatzen du komunikabide honek. Gainera, ekintzak burutzera bultzatzen du gazteria; hala nola, lipdup edo flash-move mugimenduak.  Mugimendu hauek askotan, euskararen erabilera bultzatzea izaten dute helburu nagusi. Beraz, Gazteak estrategia berriak erabiltzen ditu jendeak parte hartu dezan bai telefono bidez edo postaren bidez. Baina beti ere, euskaraz.

Gazteak gainera, euskaraz parte hartzen du sare sozialetan, eta hau oso garrantzitsua da gaur egun, sare sozialetan euskararen erabilera urria ikusita. Beraz, irrati kate honek sare sozialetan profilak ditu euskaraz eta horri esker, jendeak motibazioa hartzen du euskaraz aritzeko. Alegia, jendeak parte hartzean du. Gazteak horretarako motibatzen dituelako eduki erakargarriekin.

Emisore honen batez- besteko entzule kopurua 2008an, 98.000- 99.000koa izan zen, baina kopuru hori nabarmen igo zen hurrengo urteetan 104.000 entzuleetara heldu arte. Gaur egun, 2010eko inkesten arabera, Gazteak 183.000 entzule bereganatu ditu astelehenetik ostiralera. Beraz, audientzien lidergoa eskuratu duen euskarazko lehenengo irrati formula izan da Gaztea, bere lehiakide 40principales irratsaioarekin alderatuta.

Azkenik, Gazteak transmedia produktuak erabiltzen ditu (telefonoa, irratia, telebista, internet eta abar). Gaztea da segur aski transmedia gehien garatzen duen komunikabidea. 






martes, 20 de diciembre de 2011

Euskarazko hedabide multimedien eskaintza Euskal Herrian

Ainara González

Euskal Herrian euskarazko komunikabide multimedia ugari ditugu, alegia, eskaintza nahiko zabala da. Hartzaileari hainbat hedabide ezberdinetan kontsultatzeko aukera ematen zaio, beti ere bilatzen duenaren arabera. Gainera, eskaintza barietate hori hartzailearen ezaugarrietan ere nabarmentzen da. Hau da, gustuak, adina edota jatorri ezberdinetara egokitutako hedabide multimedien zerrenda, zabala da.

Euskal medio indartsuenak bai prentsa idatzian, bai ikus entzunezko arloan Berria eta EITB taldea dira hurrenez hurren. Berriak euskara hutsezko informazioa eskaintzen du Euskal Herria mailan, bai sarean eta paperezko edizioan noski. EITB taldearen kasuan, mota askotako edukiak eskaintzen dizkio hartzaileari, alegia, euskarri ezberdinak erabiltzeko aukera (telebista, irratia eta internet), informazioa, entretenimendua …

Baina nagusiak izan arren, bi hauek ez dira bakarrak. Geroz eta gehiago dira euskarazko edukiak eskaintzen dituzten hedabideak. Gainera, tokian tokiko informazioa eskaintzen dituzten hedabideak nagusi bihurtu dira, alegia, jendeak hurbil duenarengan arreta gehiago jartzen du, urruti gertatu den zerbaiten gainetik.

Tokian tokiko informazio eskaintza dutenen artean; Hitza aipatuko genuke. Gainera, tokian tokiko informazioa emateaz gain, askok beste motako edukiak ere eskaintzen dituzte. Hala nola, informazio espezifikoa eskaintzen duten hedabideak (Elhuyar, Argia, Gaztezulo); hedabide horizontalak (Zu Zeu, Gaur 88) edota eskualde espezifikoetako euskalki hutsean idazten duten hedabide multimediak (Bizkaie).

Beraz, gustu eta behar guztiei egokitutako hedabideak pixkanaka sortuz goazela ikusteak, aberastasunez betetzen du euskal kazetaritza.





Euskarazko hedabide multimedia eta digitalen erronkak

Ainara González

Hedabide digital eta multimedien hazkundea gaur egun gora doala ez da gauza berria; hauen nagusitasuna ukaezina da. Gainera, etorkizunean hedabide tradizionalak ordezkatuko dituztela esan ohi da.

Azken urteetan zehar ikusi ahal izan dugunaren arabera, Euskal Herrian euskara ikasteko grina erakutsi duten biztanleak ugaritu dira, alegia, euskaldun berrien kopurua nabarmen handitu da. Askok euskaltegien laguntza izan dute helburu hori lortzeko bidean. Baina zoritxarrez oraindik, Euskal Herrian bizi eta euskara ez dakitenak ia %60 dira. Igoera honek beraz, ez du lortu euskal hedabideen kontsumoan aldaketa nabarmena eragitea, izan ere, euskara dakitenen artean ere gehienek gaztelaniazko hedabideak kontsumitzen dituztelako.

Euskal hedabide multimediek bi aukeren artean erabakitzera behartuta ikusten dute euren burua. Alegia, edukien eta informazioaren aldeko apustua egitea, edota euskara ahalik eta euskarri gehienetan txeratzea, bezeroak beste hedabide batzuetara joatea saihesteko. Bi aukerak, beraz, ezinbestekoak dira beren biziraupena bermatzeko.

Internetek eta Web 2.0k euskal hedabide multimedien hedapenean parte hartu dute zalantzarik gabe eta nola ez, interaktibitatea eta erabiltzaileen parte hartzea sustatu dute. Izan ere, Web 2.0 fenomeno horren barruan, sare sozialek berebiziko garrantzia hartu dute.

Ahalik eta hedapen handiena bermatzeko hizkuntza mundu mailan ingelesa dela denok dakigun arren (eta gaztelania nazio mailan), internet eta sare sozialei esker euskarak ere bereganatu dezake merezi duen presentzia. Esaterako, gazteek hizkera informala eta laburbildua ikasiko balute, euskara gehiago erabiliko lukete sare sozialetan. 


lunes, 21 de noviembre de 2011

“Gisele Bündchen modeloaren barne arropak, Brasil haserratzen du”









Iragarki hau Brasilen argitaratu zen momentutik hainbat kexa jaso izan ditu. Brasilko Emakumeen eskubideen aldeko Idazkariak, iragarkia kentzea eskatu eta azkenean zentsuratuta izan da Brasilen.
Arrazoiak: Sexista, diskriminatorioa eta emakume- objektuaren estereotipoa indartzen du.
Eztabaida izugarrizko indarra eta arrakasta hartu du eta polemika honek mundu osoan zehar dabil.
Irudia espazio publikoan erabiltzeko onargarria da, izan ere, ez baitu sexu espliziturik erakusten. Hala ere, hainbat pertsonen sentsibilitatea ukitu dezake eta horregatik hainbat kexa aurkeztu dira iragarki honen kontra. Esan beharrekoa da ere, emakume askok iragarkiaren aldeko iritziak plazaratu dituztela.
Eduki erotikodun produktua da dudarik gabe, izan ere, erotismo hori baita iragarkiaren protagonista. Emakumeak erotismoarekin eta itxura sexy-arekin jokatzen du bere bikoteari berri txarrak emateko.
Iritziak kontrajarriak suertatu daitezkeen arren, askorentzako produktu sexista izan daiteke. Alegia, emakumeak arrazoia eta ausardia galtzen du arropa jantzita eta indarra eta segurtasuna irabazten arroparik gabe, badakielako arroparik gabe ez duela senarra edo bikotearen bronka jasoko.
Emakumeak sentsualitatea eta erotismoa erabiltzen du pertsuasio arma gisa. Modu honetan, emakume objektu bihurtzen da.
Iragarkiaren mezua askok era honetara jaso dezakete: Emakumeak bere helburuak lortzeko duen modu bakarra, bere gorputzez baliatuz da.
Iragarkiaren itxurari dagokionez, gustu oneko publizitatea da; hau da, ez da gogorra eta ez du sexua esplizituki erakusten. Beraz, nahiz eta eduki aldetik ez izan, itxura aldetik egokia suertatu daiteke.
Nik gaineratuko niokeena, zera da: nahiz eta politikoki zuzena ez izan, zentsura gehiegizkoa iruditzen zait. Izan ere, iragarki zentzuduna eta errealista da, askotan gauzak horrela funtzionatzen baitute.

miércoles, 26 de octubre de 2011

Web 2.0 kontzeptua



Web 2.0 ez da kontzeptu hutsa, jarrera bat baizik. Informazioa eta edukiak modu librean eta publikoki partekatzeko prestutasuna edukitzea, ezinbestekoa da. Web 2.0n oinarritutako web orriak dinamikoak dira, izan ere, erabiltzaileek une oro bertan informazioa sortu, jaso eta aldatu dezakete.
Dudarik gabe, Web 2.0k sormena eta elkar komunikazioa sustatzen duela ziurtatu dezakegu.
Web 2.0ren jaiotzarekin batera, sortzaileek "interneten bigarren generazio" gisa bataiatu zuten, alegia, interneten gauzak aldatzen ari zirela ikusi zuten. Internet egiteko era berri bat jaio zen beraz, zerbitzuen garaia.
Web 2.0ren adibide argi eta hedatuena sare sozialak dira gaur egun; facebook, twitter, tuenti, flicker, pinterest, blogak... hauek, mota guztietakoaukerak eskaintzen dizkigute.
Tom O'Reilly, software askearen fundatzaileak esan zuenez, Web 2.0ren helburu nagusia zera da: adimen kolektiboa erabiltzea.

lunes, 24 de octubre de 2011

Samsung-ek sagarra jaten du


Samsung Apple inperioaren gainetik kokatu da munduko fabrikatzaile nagusi gisa.

Azken hiruhilabetean zehar Apple-en salmentak urritu diren bitartean, Samsung haziz doa eta azken hilabete hauetan 20 milioi smarthphone baino gehiago saltzea lortu du, Wall Street Journalen esanetan. Beraz, Samsung marka lehen posizioan kokatu da smarthphone salmentei dagokionez. Bigarren postua noski, Applek betetzen du 17,1 milioi saldu baititu eta hirugarren postua azkenik, Nokiarentzat da, 16,8 milioiko salmentekin. Baina ranking hau berria da, izan ere Appelek Nokiari kendu baizion postua iPhone 4s mobil berriaren irteerak sortutako ikusmenaren ondorioz.

Dudarik gabe, Samsung smarthponen liderra bilakatu da Android sistemari esker, batez ere Samsung Galaxy S2 berriaren arrakastaren ondorioz. Baina, hori ez ezik, berriki aurkeztu dute ere Samsung Galaxy Nexus Googleekin batera; hau izango da Android 4.0 Ice Cream Sandwich edukiko duen lehenengo telefono mugikorra.

Samsungen burunagusitasuna hala ere, ez da behin betikoa. Izan ere, hura mantentzeko gogor lan egin beharko du. Honen proba argia zera da; Applek soilik hiru egunetan 4 milioi iPhone 4s saldu dituela ziurtatu du.

Beraz, Samsung eta Appleren arteko sua iraungi ez ezik, horien arteko lehia inoiz baino biziago dabil.



miércoles, 19 de octubre de 2011

Ziber hedabide baten analisia - www.diariovasco.com



Diario Vasco egunkari gipuzkoarraren web orrialdeak, munduko rankingeko 10.111. postua okupatzen du alexa web trafiko neurgailuaren arabera. Gutxienez hamalu urte daramatza diariovasco.com-ek online. Erabiltzaile gehienak; oria, irun eta Donostia aldekoak dira eta Espainiako rankingari dagokionez, 272. postua betezen du. OJD datu basean ere agertzen da diariovasco.com, izan ere, azken urtean 4.000.000 bisita baino gehiago esuki ditu hilabetero.

diariovasco.com
ziber hedabidek atal ugari ditu, bai Gipuzkoako zonaldeen arabera banatuta eta bai gaien arabera banatuta. hau da, Gipuzkoako zonalde bakoitzari egokitutako albisteak ditu (Urola, deba, deba Goiena, Bidasoa, Donostia, Pasaia- errenteria, Tolosa-Goierri ...) Bestalde, gaien arabera hainbat ataletan zatituta dago web orria: kirolak, ekonomia, gaurkotasuna, telebista, aisia, kultura, zerbitzuak, hemeroteka... Beraz, nire ustez, DVko ziber guneak atal ugari eta erabilgarriak eskaintzen ditu. Ondo ordenatutak daude eta erabiltzeko erraza da. Albisteez gain, beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; hala nola, horoskopoa, eskelak, eguraldia, telebistako programazioa...

Informazio zehatz baten bilaketa egiteko bi aukera daude: hemeroteka eta bilatzailea. Bilatzailean edozein hitz sartuz, hitz horrekin erlazionatutako argitaratutako guztia aurkitu ahal izango dugu. Bilaketa hori ere muhgatu dezakegu hemerotekaren bidez. Honi esker, egun zehatz batean argitaratutako albiste eta artikulu guztiak ikus ditzakegu, eta horietatik nahi duguna aukeratu.

Diario Vasco-ko ziber guneak ere mapa web bat dauka. Bestalde, azaleko informazioetan, azken gaurkotzeratze ordua agertzen da, hau da, albistea webgunera zein ordu zehatzean igo duten ezagutu dezakegu. Albisteei dagokienez, albiste bakoitza sinatuta dator, hau da, albiste bakoitza zein kazetariak egin duen jakin dezakegu. zenbait kasuetan, albistea ez du pertsona jakin batek sinatzen, baizik eta agentzia batek; esate baterako, EFE edo EUROPA PRESS.

diariovasco.com-ek "kiosko y más" deitutako aukera eskaintzen du. Bertan izena emanez, egunero irakurri dezakezu online egunkariaren paperezko edizioa PDF formatuan. Edizio osoa irakurri ahal izateko, ahala ere, ezinbestekoa da ordaintzea, beraz, ez da dohainik. Doahoa den gauza bakarra portada da, beraz, egun bakoitzeko edizio inprimatuaren portada ikusi dezakegu ordaindu gabe. Gainera, Diario Vasco ez ezik, Vocento taldeko egunkari eta aldizkari guztiak ere deskargatzea posible da, beti ere, horiek ordainduz.

Nahiz eta DV egunkaria izan, zenbait albiste ikus- entzunezko formatuan eskaintzen zaizkigu, hau da, albiste baten informazioarekin batera, horri atzikitutako bideoa ere ikusi dezakegu, ezer ordaindu gabe.

Bi hizkuntzetan idatzitako ziberhedabidea da diariovasco.com; gaztelania eta euskaraz. baina euskaraz argitaratutako albistean nahiko urriak dira gaztelaniakoekin alderatuz. Beraz, ziber-hedabide elebiduna den arren, gaztelania gailentzen da argi eta garbi.

Nire uste, DVko ziber gunean publizitateak ez du garrantzia izugarririk. Edizio inprimatuan publizitatea ugariagoa da, baina webgunean albisteak eta informazioa dira nagusi; publizitatea bigarren maila batean kokatzen da. Ziberhedabideko publizitatea orokorra, hau da, gai guztietako publizitatea aurkitu dezakegu.

diariovasco.com-ek gainera, RSS eta "suscribete por email" aukerak ditu. modu honetan, zure emaila ezarriz, albiste eta komentariak jaso ahal izango dituzu zure e-mailan. Gainera, ziberhedabide honetako edizioa ipad edota tabletetan deskargatu daiteke. Smarthpone gailuetarako ere edizioa deskargatzea posible da, eta Iphone bezalako zerbitzuetatik ere bisitatu dezakegu DVko zibergunea.

"Regístrate" botoia sakatuz, ziber hedabidean izena eman dezakegu. Honek, bainbat aukera eskaintzen dizkigu, hala nola, blogetan idatzi, foruetan eta elkarrizketa digitaleatn parte hartu edota zuren bideoak eta albisteak webgunean zintzilikatu.

diariovasco.com-ek ez du bere erredakzioko langileei buruzko informazio edo daturik ematen, baina bai eskaintzen du horriekin kontaktuan jartzeko aukera. Horretarako, email helbideak aurki ditzakegu, "contactar" deituriko atalean. Baina ez du informazio korporatiborik eskaintzen.

Ziber hedabide honek azken orduko albisteak sailkatzeko atal txiki bat du, horren izena "lo ultimo de diariovasco.com" da eta bertan zerrendatzen dira albiste berri- berriak. Gainera, "más actualidad" deitutako atala ere dauka. Bertan biltzen dira albiste berri eta garrantzitsuenak.

Ziber hedabide honek ez dauka erreportajeei espresuki zuzendutako atalik. baina bilatzailean "erreportajea" idatziz, argitaratutako erreportajeen zerrenda azalduko zaigu bertan. Ondorioz, interesatzen zaiguna aukeratuko dugu.

diariovasco.com-ek atal multimedia bat dauka. Alde batetik, beheko partean bideoei eta argazkiei erreserbatutako atal bat dauka. Bertan, eguneroko bideo eta irudiak ikus ditzakegu. Bestalde, webguneak diariovasco.tv kanala dauka eta bertan eskaintzen dizkiguten bideoak eta erreportaiak ikus ditzakegu multimedia formatuan.

Ziberhedabideak "blog" atal bi dauzka; blog arruntak eta sinatutako blogak. Blog hauek bi motatakoak dira; alde batetik erabiltzaileek sortutako blogak, eta bestalde, gain zehar bati buruz idazten duten adituek sortutako blogak.

Web 2.0 erramintak erabiltzen ditu webgune honek. "Participa" atalean, edukiak partekatu daitezke. Hala nola, bideoak, irudiak, albisteak, blogak, foruak ... Gainera, twitter, facebook, tuenti sare sozialen eta emailaren bidez edukiak konpartitu daitezke.

Erabiltzaileen parte hartze horri lotuta, albiste guztiek daukate horiek komentatzeko aukera. Horretarako, diariovasco.com-eko webgunean kontu batekin izena ematea beharrezkoa da. Zure mezua edo komentarioa libreki idatzi ondoren, beharrezkoa izango da e-mail eta kontraseña ezartzea komentarioa behin betiko argitaratu ahal izateko. Komentatzeaz gain, albisteak ere bozkatu ditzakete erabiltzaileek batetik bosterainoko eskala batean. Botu hauek izarren bidez neurtzen dira; alegia; botu bat izar bat izango da eta bost botu, berriz, bost izar.

Informazioa beste erabiltzaileei e-postaz bidaltzea baimentzen du diariovasco.com-ek. "Envía esta noticia" botoia sakatzea besterik ez da egin behar. Horretarako, bidaltzen duenaren izena, bidaltzen duenaren helbidea eta jasoko duenaren helbidea ezartzea ezinbestekoa da.

Albisteak inprimatzea ere baimentzen du. Inprimatzeko ikurra beti agertzen da albistearen ondoan. Hori sakatzearekin nahikoa izango da albistearen bertsio inprimagarria eskuratzeko.

Albisteen autorearekin kontaktuan jartzeko aukerarik ematen ez duen arren, albistea errektifikatzeko aukera bai ematen du. Hau da, komentario baten bidez, erabiltzaileak albisteari buruzko bere bertsioa bidali dezake erredakziora.

Ziberhedabideak gai guztietako eztabaida foru ugari ditu (politika, etxebizitza, sexua, kirolak, asia, kulturari buruzkoak ...) Bertan parte hartzeko arauak daude, alegia, erreglamendu bat dauka eta bertan azaltzen denez, Diario Vascok erabiltzaileen komentarioak ezabatu ahal izango ditu komentario horiek mingarriak, lekuz kanpokoak edo arauak gainditzen dituela uste badu. Beraz, foru hauek moderazio eta kontrolaren mende daude.

Aldi berean, diariovasco.com-ek elkarrizketa digitalak edo "bideo chat" deitutakoak ditu. Hauek gai guztiei buruzkoak dita eta mota askotariko jendeak hartu dezake parte.

Inkesta digitalak zehazki ez dituen webgunea da, baina horren ordez, "la ciudad viva" atala eskaintzen da. Bertan gaiak proposatu eta erabiltzaileek euren kexak edota iritziak plazaratu ditzakete.

Albiste eta irakurrienei zuzendutako atala ere badu, honen izena "lo más visto" da eta bertan jasotzen dira erabiltzaileek gehien irakurri dituzten berriak. gainera, "lo más comentado" atala ere dauka. Atal hautena jasotako albiste gehienak bat datoz azalean jasotzen diren albisteekin.

Beraz, ziber- hedabide honetan, erabiltzaileak dira protagonista eta erabiltzaileak ere izan daitezke kazetari. Hauek ziber- hedabidera bidali ditzakete albisteak, bideoak, audioak, argazkiak ... "participa" atalaren bidez ("tus vídeos", "tus noticias"...).

Laburbilduz, diariovasco.com oso ziber hedabide osatua dela uste dut. Erabiltzeko oso erraza da, beraz edonork edozein adina izan dezakeela erabili dezake arazorik gabe. Gainera, diseinu sinplea eta aproposa erabiltzen duela iruditzen zait, konplikazio gabe baina edukiz beterik.





lunes, 10 de octubre de 2011

Talentu aparteko haurrak bikoiztu dira Euskadin


Ainara Gonzalez Calvo

Adimen gaitasun altuko haurren kopurua bikoiztu egin da azken hiru urteetan Euskal Herrian. Izan ere, 2008an 73 izatetik, 142 haur izatera pasa dira. Hezkuntza- sailburua den Isabel Celaák "oso positiboki" baloratu du berria, ahalmen hau duten gazteak gero eta gehiago direlako.
Hurrengo bi hilabeteetan zehar, ezagutzera emango da autonomia erkidego osoan haur hauei zuzendutako gida, izan ere, Eusko Jaurlaritzako Heziketa kontseilua, arreta plan estrategikoa prestatzen ari da. Ministerioak plazaratutako informe batean jasotzen denez, adimen gaitasun altuko haurren %70ak atentzio falta larria dauka, horregatik horien eskola errendimenduan arreta jartzea ezinbestekoa da.

domingo, 9 de octubre de 2011

Iñigo de Oriol hil da, Iberdrolako ohorezko presidentea

Ainara Gonzalez Calvo

Ostiralean zendu zen Oriol e Ybarra madrildarra,hiriburuko Ruber ospitalean. Antza denez, aspalditik pairatzen zuen gaixotasun luze bat.
Zuzenbidean lizentziatuta zen arren, gaztetik ibili zen Espainiako hidroelektrikari lotuta. Gainera, bertako presidente izatera heldu zen. Iberduerorekin egindako fusioarekin lortu zuen ospea madrildarrak, izan ere, bateraketa honek eman zion sorrera Ibredrolari 1991. urtean. Aditu askoren esanetan, hura izan zen garaiko lan ekonomiko arrakastatsuena.

miércoles, 5 de octubre de 2011

lunes, 3 de octubre de 2011

Aurkezpena


Ongi etorriak Multimedia Komunikazioa masterrean sortutako bloggera. Ainara Gonzalez nauzue,Irungoa. Blog honen bidez ikasgaian zehar burututako lanak elkarbanatu ahal izango ditugu.
Agur bero bat!