Diario Vasco egunkari gipuzkoarraren web orrialdeak, munduko rankingeko 10.111. postua okupatzen du
alexa web trafiko neurgailuaren arabera. Gutxienez hamalu urte daramatza diariovasco.com-ek online. Erabiltzaile gehienak; oria, irun eta Donostia aldekoak dira eta Espainiako rankingari dagokionez, 272. postua betezen du. OJD datu basean ere agertzen da diariovasco.com, izan ere, azken urtean 4.000.000 bisita baino gehiago esuki ditu hilabetero.
diariovasco.com ziber hedabidek atal ugari ditu, bai Gipuzkoako zonaldeen arabera banatuta eta bai gaien arabera banatuta. hau da, Gipuzkoako zonalde bakoitzari egokitutako albisteak ditu (Urola, deba, deba Goiena, Bidasoa, Donostia, Pasaia- errenteria, Tolosa-Goierri ...) Bestalde, gaien arabera hainbat ataletan zatituta dago web orria: kirolak, ekonomia, gaurkotasuna, telebista, aisia, kultura, zerbitzuak, hemeroteka... Beraz, nire ustez, DVko ziber guneak atal ugari eta erabilgarriak eskaintzen ditu. Ondo ordenatutak daude eta erabiltzeko erraza da. Albisteez gain, beste motatako zerbitzuak ere eskaintzen ditu; hala nola, horoskopoa, eskelak, eguraldia, telebistako programazioa...
Informazio zehatz baten bilaketa egiteko bi aukera daude:
hemeroteka eta bilatzailea. Bilatzailean edozein hitz sartuz, hitz horrekin erlazionatutako argitaratutako guztia aurkitu ahal izango dugu. Bilaketa hori ere muhgatu dezakegu hemerotekaren bidez. Honi esker, egun zehatz batean argitaratutako albiste eta artikulu guztiak ikus ditzakegu, eta horietatik nahi duguna aukeratu.
Diario Vasco-ko ziber guneak ere
mapa web bat dauka. Bestalde, azaleko informazioetan, azken gaurkotzeratze ordua agertzen da, hau da, albistea webgunera zein ordu zehatzean igo duten ezagutu dezakegu. Albisteei dagokienez, albiste bakoitza sinatuta dator, hau da, albiste bakoitza zein kazetariak egin duen jakin dezakegu. zenbait kasuetan, albistea ez du pertsona jakin batek sinatzen, baizik eta agentzia batek; esate baterako, EFE edo
EUROPA PRESS.
diariovasco.com-ek "
kiosko y más" deitutako aukera eskaintzen du. Bertan izena emanez, egunero irakurri dezakezu online egunkariaren paperezko edizioa PDF formatuan. Edizio osoa irakurri ahal izateko, ahala ere, ezinbestekoa da ordaintzea, beraz, ez da dohainik. Doahoa den gauza bakarra portada da, beraz, egun bakoitzeko edizio inprimatuaren portada ikusi dezakegu ordaindu gabe. Gainera, Diario Vasco ez ezik, Vocento taldeko egunkari eta aldizkari guztiak ere deskargatzea posible da, beti ere, horiek ordainduz.
Nahiz eta DV egunkaria izan, zenbait albiste ikus- entzunezko formatuan eskaintzen zaizkigu, hau da, albiste baten informazioarekin batera, horri atzikitutako bideoa ere ikusi dezakegu, ezer ordaindu gabe.
Bi hizkuntzetan idatzitako ziberhedabidea da diariovasco.com; gaztelania eta euskaraz. baina euskaraz argitaratutako albistean nahiko urriak dira gaztelaniakoekin alderatuz. Beraz, ziber-hedabide elebiduna den arren, gaztelania gailentzen da argi eta garbi.
Nire uste, DVko ziber gunean publizitateak ez du garrantzia izugarririk. Edizio inprimatuan publizitatea ugariagoa da, baina webgunean albisteak eta informazioa dira nagusi; publizitatea bigarren maila batean kokatzen da. Ziberhedabideko publizitatea orokorra, hau da, gai guztietako publizitatea aurkitu dezakegu.
diariovasco.com-ek gainera, RSS eta "suscribete por email" aukerak ditu. modu honetan, zure emaila ezarriz, albiste eta komentariak jaso ahal izango dituzu zure e-mailan. Gainera, ziberhedabide honetako edizioa ipad edota tabletetan deskargatu daiteke. Smarthpone gailuetarako ere edizioa deskargatzea posible da, eta Iphone bezalako zerbitzuetatik ere bisitatu dezakegu DVko zibergunea.
"
Regístrate" botoia sakatuz, ziber hedabidean izena eman dezakegu. Honek, bainbat aukera eskaintzen dizkigu, hala nola, blogetan idatzi, foruetan eta elkarrizketa digitaleatn parte hartu edota zuren bideoak eta albisteak webgunean zintzilikatu.
diariovasco.com-ek ez du bere erredakzioko langileei buruzko informazio edo daturik ematen, baina bai eskaintzen du horriekin kontaktuan jartzeko aukera. Horretarako, email helbideak aurki ditzakegu, "
contactar" deituriko atalean. Baina ez du informazio korporatiborik eskaintzen.
Ziber hedabide honek azken orduko albisteak sailkatzeko atal txiki bat du, horren izena "lo ultimo de diariovasco.com" da eta bertan zerrendatzen dira albiste berri- berriak. Gainera, "
más actualidad" deitutako atala ere dauka. Bertan biltzen dira albiste berri eta garrantzitsuenak.
Ziber hedabide honek ez dauka erreportajeei espresuki zuzendutako atalik. baina bilatzailean "erreportajea" idatziz, argitaratutako erreportajeen zerrenda azalduko zaigu bertan. Ondorioz, interesatzen zaiguna aukeratuko dugu.
diariovasco.com-ek atal multimedia bat dauka. Alde batetik, beheko partean bideoei eta argazkiei erreserbatutako atal bat dauka. Bertan, eguneroko bideo eta irudiak ikus ditzakegu. Bestalde, webguneak
diariovasco.tv kanala dauka eta bertan eskaintzen dizkiguten bideoak eta erreportaiak ikus ditzakegu multimedia formatuan.
Ziberhedabideak "blog" atal bi dauzka;
blog arruntak eta
sinatutako blogak. Blog hauek bi motatakoak dira; alde batetik erabiltzaileek sortutako blogak, eta bestalde, gain zehar bati buruz idazten duten adituek sortutako blogak.
Web 2.0 erramintak erabiltzen ditu webgune honek. "
Participa" atalean, edukiak partekatu daitezke. Hala nola, bideoak, irudiak, albisteak, blogak, foruak ... Gainera,
twitter, facebook, tuenti sare sozialen eta emailaren bidez edukiak konpartitu daitezke.
Erabiltzaileen parte hartze horri lotuta, albiste guztiek daukate horiek komentatzeko aukera. Horretarako, diariovasco.com-eko webgunean kontu batekin izena ematea beharrezkoa da. Zure mezua edo komentarioa libreki idatzi ondoren, beharrezkoa izango da e-mail eta kontraseña ezartzea komentarioa behin betiko argitaratu ahal izateko. Komentatzeaz gain, albisteak ere bozkatu ditzakete erabiltzaileek batetik bosterainoko eskala batean. Botu hauek izarren bidez neurtzen dira; alegia; botu bat izar bat izango da eta bost botu, berriz, bost izar.
Informazioa beste erabiltzaileei e-postaz bidaltzea baimentzen du diariovasco.com-ek. "Envía esta noticia" botoia sakatzea besterik ez da egin behar. Horretarako, bidaltzen duenaren izena, bidaltzen duenaren helbidea eta jasoko duenaren helbidea ezartzea ezinbestekoa da.
Albisteak inprimatzea ere baimentzen du. Inprimatzeko ikurra beti agertzen da albistearen ondoan. Hori sakatzearekin nahikoa izango da albistearen bertsio inprimagarria eskuratzeko.
Albisteen autorearekin kontaktuan jartzeko aukerarik ematen ez duen arren, albistea errektifikatzeko aukera bai ematen du. Hau da, komentario baten bidez, erabiltzaileak albisteari buruzko bere bertsioa bidali dezake erredakziora.
Ziberhedabideak gai guztietako eztabaida
foru ugari ditu (politika, etxebizitza, sexua, kirolak, asia, kulturari buruzkoak ...) Bertan parte hartzeko arauak daude, alegia, erreglamendu bat dauka eta bertan azaltzen denez, Diario Vascok erabiltzaileen komentarioak ezabatu ahal izango ditu komentario horiek mingarriak, lekuz kanpokoak edo arauak gainditzen dituela uste badu. Beraz, foru hauek moderazio eta kontrolaren mende daude.
Aldi berean, diariovasco.com-ek elkarrizketa digitalak edo "
bideo chat" deitutakoak ditu. Hauek gai guztiei buruzkoak dita eta mota askotariko jendeak hartu dezake parte.
Inkesta digitalak zehazki ez dituen webgunea da, baina horren ordez, "
la ciudad viva" atala eskaintzen da. Bertan gaiak proposatu eta erabiltzaileek euren kexak edota iritziak plazaratu ditzakete.
Albiste eta irakurrienei zuzendutako atala ere badu, honen izena "lo más visto" da eta bertan jasotzen dira erabiltzaileek gehien irakurri dituzten berriak. gainera, "lo más comentado" atala ere dauka. Atal hautena jasotako albiste gehienak bat datoz azalean jasotzen diren albisteekin.
Beraz, ziber- hedabide honetan, erabiltzaileak dira protagonista eta erabiltzaileak ere izan daitezke kazetari. Hauek ziber- hedabidera bidali ditzakete albisteak, bideoak, audioak, argazkiak ... "participa" atalaren bidez ("
tus vídeos", "
tus noticias"...).
Laburbilduz, diariovasco.com oso ziber hedabide osatua dela uste dut. Erabiltzeko oso erraza da, beraz edonork edozein adina izan dezakeela erabili dezake arazorik gabe. Gainera, diseinu sinplea eta aproposa erabiltzen duela iruditzen zait, konplikazio gabe baina edukiz beterik.