lunes, 24 de octubre de 2011

Samsung-ek sagarra jaten du


Samsung Apple inperioaren gainetik kokatu da munduko fabrikatzaile nagusi gisa.

Azken hiruhilabetean zehar Apple-en salmentak urritu diren bitartean, Samsung haziz doa eta azken hilabete hauetan 20 milioi smarthphone baino gehiago saltzea lortu du, Wall Street Journalen esanetan. Beraz, Samsung marka lehen posizioan kokatu da smarthphone salmentei dagokionez. Bigarren postua noski, Applek betetzen du 17,1 milioi saldu baititu eta hirugarren postua azkenik, Nokiarentzat da, 16,8 milioiko salmentekin. Baina ranking hau berria da, izan ere Appelek Nokiari kendu baizion postua iPhone 4s mobil berriaren irteerak sortutako ikusmenaren ondorioz.

Dudarik gabe, Samsung smarthponen liderra bilakatu da Android sistemari esker, batez ere Samsung Galaxy S2 berriaren arrakastaren ondorioz. Baina, hori ez ezik, berriki aurkeztu dute ere Samsung Galaxy Nexus Googleekin batera; hau izango da Android 4.0 Ice Cream Sandwich edukiko duen lehenengo telefono mugikorra.

Samsungen burunagusitasuna hala ere, ez da behin betikoa. Izan ere, hura mantentzeko gogor lan egin beharko du. Honen proba argia zera da; Applek soilik hiru egunetan 4 milioi iPhone 4s saldu dituela ziurtatu du.

Beraz, Samsung eta Appleren arteko sua iraungi ez ezik, horien arteko lehia inoiz baino biziago dabil.



No hay comentarios:

Publicar un comentario