jueves, 8 de marzo de 2012

The sweet old Etcetera

The sweet old Etcetera, interaktibitatean guztiz oinarritzen den obra poetikoa da. Literatura digitala eta zehazki, ziberpoesiaren atalean kokatzen da Alison Clifforden lan aitzindari hau. 
Poesia eta literaturarekin harremana duen obra izan arren, egia esan webgunearen ezaugarri erakargarrienak, elementu bisualak dira. Alegia,  webguneak darabilen diseinu grafikoa. Hortan datza, proiektuaren bereizgarri nagusia. irakurleari poesia bukatuta eskaini ordez, irakurlea erabiltzaile bihurtu eta berak ber ekabuz eraikiko du bere istorioa webguneak eskaintzen dizkioen erreztasunez lagundurik. 

Jokoaren hasieran, hitzez osatutako zuhaitz bat eraikiko du erabiltzaileak ordenagailuaren sagua erabiliz; enborra lehenik, eta adarrak gero. 

Zuhaitza osatuta dagoenean, adarren muturrean klikatuz, jokalaria beste orri batera pasako da non olerkien jokoa hasiko da. Bertan, hitz eta letra solteak agertu eta erabiltzaileak berriz ere saguarekin jokatuz olerkia miatu eta aztertu ahal izango du. 

Lehenik aipatutako adarretako bakoitzean klik eginez, webguneko orri berri batera eramango gaitu. Adar bakoitza beraz, poesia ezberdin bat da eta bost dira joko honek proposatzen dizkigun olerkiak: 
- "un(bee)mov" 
- "D-re-A-mi-N-glY" 
- "the/sky/was"
- "r-p-o-p-h-e-s-s-a-g-r" 
- "l(a"

Ziberpoesia honek gainera, hitzez gain, hotsa ere eskaintzen dio erabiltzaileari. Beste orri batera pasatuz, paisaia guztiz aldatzen da.  Dagoeneko, webguneak erakusten digun marrazkia naturarekin harreman zuzena dauka, noski, paisaia hori solik hitzekin marraztuta. Atzealdean mendia dagoela, hasierako zuhaitza itsasontzi batean kokatu eta itsasontzi horrek hainbat nota musikalak eskaintzen ditu. Jokalariak beraz, saguarekin nota musikal ezberdinetan klikatzea aukeratu dezake bere melodia osatzeko. 


The sweet old Etcetera, beraz, ohiko poesia tradizionalari uko egiten dion obra da. Elementu bisualak eta sonoroak elkarrekin lan egiten dute eta erabiltzailearen parte hartzea ezinbestekoa da, hura baita jokoaren protagonista; istorioa bideratuko duena, alegia. Interaktiboa eta partehartzailea ezaugarriekin definituko nuke obra hau; guztiz dinamikoa gainera. Mugimendua eta espazio aldaketak funtsezkoak dira.

Aipatzekoa da gainera, obra hau hipermediatasunean ere oinarritzen dela. Ideia hau erabiltzaileen interaktibitatearekin bat dator. Alegia, jokalariak webgunean zehar aurrera eta atzera saltoak egiten ditu ordenagailuaren sagua erabilita. Hau da, orri batek beste batera eramango gaitu, eta horrek beste batera, azkenean istorioa osatu arte. 

Gainera, sortzaileak diseinu sinplea erabili duela antzeman nahi izan arren, egia esan, obrak badu bere xarma eta kolore eta hitzekin osatutako forma ezberdinen erabilerak egiten du besteekiko desberdin eta erakargarri. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario