Iragarki hau Brasilen argitaratu zen momentutik hainbat kexa jaso izan ditu. Brasilko Emakumeen eskubideen aldeko Idazkariak, iragarkia kentzea eskatu eta azkenean zentsuratuta izan da Brasilen.
Arrazoiak: Sexista, diskriminatorioa eta emakume- objektuaren estereotipoa indartzen du.
Eztabaida izugarrizko indarra eta arrakasta hartu du eta polemika honek mundu osoan zehar dabil.
Irudia espazio publikoan erabiltzeko onargarria da, izan ere, ez baitu sexu espliziturik erakusten. Hala ere, hainbat pertsonen sentsibilitatea ukitu dezake eta horregatik hainbat kexa aurkeztu dira iragarki honen kontra. Esan beharrekoa da ere, emakume askok iragarkiaren aldeko iritziak plazaratu dituztela.
Eduki erotikodun produktua da dudarik gabe, izan ere, erotismo hori baita iragarkiaren protagonista. Emakumeak erotismoarekin eta itxura sexy-arekin jokatzen du bere bikoteari berri txarrak emateko.
Iritziak kontrajarriak suertatu daitezkeen arren, askorentzako produktu sexista izan daiteke. Alegia, emakumeak arrazoia eta ausardia galtzen du arropa jantzita eta indarra eta segurtasuna irabazten arroparik gabe, badakielako arroparik gabe ez duela senarra edo bikotearen bronka jasoko.
Emakumeak sentsualitatea eta erotismoa erabiltzen du pertsuasio arma gisa. Modu honetan, emakume objektu bihurtzen da.
Iragarkiaren mezua askok era honetara jaso dezakete: Emakumeak bere helburuak lortzeko duen modu bakarra, bere gorputzez baliatuz da.
Iragarkiaren itxurari dagokionez, gustu oneko publizitatea da; hau da, ez da gogorra eta ez du sexua esplizituki erakusten. Beraz, nahiz eta eduki aldetik ez izan, itxura aldetik egokia suertatu daiteke.
Nik gaineratuko niokeena, zera da: nahiz eta politikoki zuzena ez izan, zentsura gehiegizkoa iruditzen zait. Izan ere, iragarki zentzuduna eta errealista da, askotan gauzak horrela funtzionatzen baitute.
No hay comentarios:
Publicar un comentario