sábado, 4 de febrero de 2012

Transmedia produktu baten programazioa- ATLAS bidaiak

Gaur egun, merkatuan dauden eskaintza eta hutsuneak kontuan izanik, transmedia kontzeptua garatuko lukeen produktu bat martxan jartzeko erronka hartu dugu. Gure helburua, jendearen beharrak eta nahiak asetzeko gaitasuna duen eduki bat sortzea da. Eta, buruari buelta asko eman ondoren, bidaia “munduan” dagoen eskaintza eskasaz ohartu gara. Beraz, urritasun horri aurre egiteko eta jendearentzat aberasgarriak izan daitezken zenbait produktu asmatu ditugu. 


     ATLAS telebistarako bidaia- programa:
Bidaiak oinarri dituen telebista programa bat eskainiko genuke; ETB2 katean, ostegunetan eta prime time ordutegian. Astero bi kapitulu emitituko lirateke, bakoitza 45 minutukoa bakoitza; bat nazioartekoa, eta bestea Espainiako probintzia baten inguruko erreportajea. 


Telebistan, gure programaren antzeko formatua eta edukia duten beste saio batzuk ikusgai daude. Hauek lirateke, beraz, gure programaren konpetentzia: Callejeros viajeros”, “Españoles en el mundo eta “Destino España”. 




   ATLAS aldizkaria:
Hilero argitaratuko da eta bertan hilabete bakoitzean zehar telebistan emititu ditugun erreportajeen bertsio idatziak eskainiko dira. Baina erreportajeez gain beste osagarri batzuk ere bilduko ditu aldizkariak: hotel eta jatetxeen proposamenak, mapak, gidak, nola bidaiatu (hegazkinez, kotxez, trenez …), bidaiatzeko bide erosoenak, bisita-proposamenak eta abar.


Aldizkariak gainera, irakurleen parte hartzea sustatzeko osagarriak eskaintzen ditu: 

  • Irakurleen eskutitzak: Irakurleek bidalitako eskutitzen bidez, euren bidaia esperientziak partekatu, aholkuak eman eta abar. 
  • Lehiaketak: Eskutitz interesgarri, polita edota erabilgarriena saritu dugu, asteburuko bidaitxo batekin. 
  • Zozketak: Telefono deia edo sms bat bidaliz, parte hartzaileek zozketa batean sartuko dira. 
  • Elkarrizketak: Bidaia agentzietako langileei, museo edo jatetxeen jabeei, gida turstikoen idazleei ... egindako elkarrizketen argitalpena. 


   ATLAS webgunea: 
Gaur egun, kontsumo ohiturak aldatuz doaz eta webguneek duten arrakasta gero eta nabariagoa da. Horregatik, Atlasek webgune bat edukitzea, ezinbestekoa ikusi dugu. Guk sorturiko webgunearen jomuga nagusiak; informazioa eta interaktibitatea eskaintzea dira. Baina, zer bide erabiliko ditugu helburu horiek lortzeko? 
  • Telebista a la carta”: Telebistan emititutako saio osoak interneten, zuk nahi duzun momentuan eta iragarkirik gabe. 
  • Argazkien txokoa: Erabiltzaileek euren paisaien argazkiak webgunera bidali eta guk horiek zintzilikatuko ditugu. 
  • Bloga: Erreportariek bidaietan zehar jasotako bizipenak eta bitxikeriak blog batean islatzen dituzte, beti ere, emititutako erreportajeetan ikusi ez diren argazki eta bideoekin. 
  • Foroak: Gai bati buruzko eztabaidagunea izango da. Erabiltzaileek izena eman eta eztabaidetan parte hartu ahal izango dute. Helburua, parte hartzaileek euren iritziak plazaratzea izango da. 
  • Inkestak: Aste horretako programari buruzko galderak planteatu.
    Adibidez: zer gustatuko litzaizuke bisitatzea hurrengo saioan?
    a) Rio de Janeiro
    b) Bartzelona
    c) Bruselas
    d) Jordania
  • Lehiaketak eta zozketak:
    Adibidez: "Erreportaje lehiaketa: zure bideoa bidali eta aste bateko bidaia irabazi dezakezu, guztiz dohakoa!". 
  • Programaren produktuak erosteko aukera:
    Adibidez: Errioxari eta bertako ardoei buruzko erreportajea emititu badugu, aste osoan zehar Errioxako ardo lote bat jarriko dugu salgai gure webgunean". 
   
   Telefono mugikorrentzat sortutako bidaia aplikazioak: 
Bi motatako aplikazioak Smartphone, Iphone eta Android sistema duten telefonoek erabili ahal izateko: 

Aplikazio kulturala: Erabiltzaileak herri edo toki bateko gune kultural edo eraikin garrantzitsu bati buruzko informazioa eskura dezake. Horretarako, aplikazioa ireki, eraikinari argazki bat atera eta automatikoki pantailan deskargatutako zaio eraikinari buruzko ezaugarri, historia eta informazio esanguratsuena. Informazio hori bi modutan eskuratzen da: testu idatzian eta audioren bidez.

Aplikazio erabilgarria: Gune publikoen (jatetxe, museo, eta abarren) eskuragarritasunaren inguruko informazioa eskura dezake erabiltzaileak. Horretarako, aplikazioa ireki eta bisitatu nahi duen museoa edo jatetxearen izena idatzi beharko du. Automatikoki eta segundo batzuen buruan, horiei buruzko informazioa (jateko mahairik libre dagoen, museoko sarrerak zenbat balio duen … , adibidez) jasoko du telefonoaren pantailan. 

   Sare sozialak: 
Atlasek twitter eta facebook sare sozialetan profilak izango ditu. Horiei esker, erabiltzaileek programari buruzko azken berriak ezagutu ahal izango dituzte une oro. Gainera, facebook-ek saio edo bideo zatiak ikusi eta erabiltzaileek sarean horiek komentatzeko aukera ere emango luke.  

   Atlas mahai- jokoa: 

Gure transmedia produktua hedatzeko asmoz, familia osoak jolastu eta ikasi ahal izateko mahai joko bat sortuko genuke eta bidaia- trivial baten izaera edukiko luke. 

Jokoaren elementu nagusiak: jolasteko taula, piezak eta galdera- txartelak izango dira. Baina zein da jokoaren helburua? Bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lortzea; alegia, maleta, mapa, hegazkinerako bidaia txartela, dirua eta pasaportea. Bost elementu hauek lortzeko, beharrezkoa izango da laukitxo espezifikoetan planteatzen diren galderak asmatzea.

Galderak bost gaien ingurukoak izango dira: kultura, ohiturak, hizkuntzak, historia eta geografiari buruzkoak. Beraz, bidaiatzeko beharrezkoak diren bost elementuak lehenengo lortzen dituenak irabaziko luke jokoa. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario