Antonio Lopezi Bilbo hiria marrazteko pautak ematea da gure helburua. Horretarako, honako teknika hau erabili dugu: Antonio Lopezentzat pintura zer den (“vuelco lo que siento y siento una gran necesidad de comunicarme, de compatir y de expresar algo. La pintura es mi forma de expresión y Bilbao mi inspiración”) definitzen duten bere aipuak aukeratu ditugu. Eta, bideoaren emaitza Bilbo bilduko duen margo bat osatzea denez, margotzen hasi baino lehen Bilbo zer den galdetzen du (“pero, ¿qué es Bilbao?”). Orduan, horri erantzuteko Bilbon aurkitu genuen jendea aukeratu dugu eta horiei beraientzat Bilbo zer den azaltzeko eskatu diegu, hitz bakar batekin. Hitz horiek hizpide harturik irudiak gehituz joan gatzaizkio bideoari.
Gure ideiaren abiapuntua: Antonio Lopez Bilbora datorrela hiriaz margo bat egiteko. Horri Bilbok urteen poderioz, jasandako itxura aldaketa eta Bilbo = aire libreko museo bihurtu denaren ideia gehitu behar zaizkio. Alegia, dagoeneko Bilbora turismoa egitera doan jendea, ez da Guggheim bezalako museotara sartu behar arte obrak ikusteko, museoa bera arte obra bat baita. Horren harira, gure erreportajeak turistei Bilbo zer den erakusteko ere balioko luke eta ondorioz, Bilbo.net edo turismo agentzietan ikusgai egon daitekeen bideoa izan daiteke gurea.
Gure ideiaren abiapuntua: Antonio Lopez Bilbora datorrela hiriaz margo bat egiteko. Horri Bilbok urteen poderioz, jasandako itxura aldaketa eta Bilbo = aire libreko museo bihurtu denaren ideia gehitu behar zaizkio. Alegia, dagoeneko Bilbora turismoa egitera doan jendea, ez da Guggheim bezalako museotara sartu behar arte obrak ikusteko, museoa bera arte obra bat baita. Horren harira, gure erreportajeak turistei Bilbo zer den erakusteko ere balioko luke eta ondorioz, Bilbo.net edo turismo agentzietan ikusgai egon daitekeen bideoa izan daiteke gurea.
Erabilitako musika bi abestiz osatzen da. Bata, margolaria Bilbo hiria marraztera doanean, eta marrazten ari den bitartean entzungo da. Abesti horren erritmoa (Forest Gump-eko soinu-bandaren abestia) egokia iruditzen zaigu margolariak bere obra egiteko jarraitu beharreko pausoak islatzeko.
Bestalde, Kepa Junkeraren “Hiria” abestia ere agertuko da gurean. Beti, irudiak agertzen diren bitartean. Azken finean, abeslari honen abesti konkretu hau Bilbori eskainia dago eta gainera, uste dugu honen erritmoa guztiz egokia dela gure erreportajearentzat.
Amaieran ere, esaldi bat gehitu diogu erreportajeari. Esaldi hau Antonio Lopezen aipu batean oinarritzen da: “la pintura es curiosidad y cultura, y eso no acaba nunca”. Honen bitartez, hiri bateko koadroa egitean, prozesua sekula amaituko ez dela adierazi nahi dugu. Izan ere, jende gehiagori Bilbo zer den galdetuko bagenio; are eta irudi gehiago gehitu beharko genioke erreportajeari. Horrez gain, Bilbo urtez urte itxuraldatuz eta hasiz doa. Beraz, hiri batek agertzen duen itxura, pintura bezain desegonkorra eta amaiezina dela adieraztea da gure helburua.
Hartzailearen arreta lortzeko eta mantentzeko estrategiak erabili ditugu. Irudiarekin bat datorren musika erabiltzea. Komunikatu nahi duguna indartzeko eta jendeari jarraituko dugun bidea zein den markatzeko. Hau da, margolaria agertzean hausnarketa momentu batean gaude eta honekin bat datorren Forest Gump-eko abestia erabili dugu. Bestalde, irudiak agertzen diren bitartean, Kepa Junkeraren abestia jarri dugu, erritmo aldaketa azpimarratzen duena. Era berean, ulermena errazteko estrategiak ere erabili ditugu: esaldi laburrak, isiluneak … Testua eta irudia tartekatu ditugu: batak bestea dakarrelako. Adibidez, “Bilbao es deporte” esatean, kirola islatzen dituzten irudiak jarri ditugu: jendea hirian korrika egiten, bizikletan ibiltzen, patinatzen …
Arestian aipatutako testu guztiak gaztelaniaz jartzea izan da gure erabakia. Izan ere, uste dugu, hirugarren baten aipuak askoz ere indar gehiago daukatela jatorrizko hizkuntzan. Hala ere, gure helburua turismo webgune batean bideoa ikusgai jartzea denez, beste hizkuntza batzuetan ikusteko aukera zabalduko genuke azpitituluak erabiliz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario