martes, 10 de enero de 2012

Zibertestuen planifikazioa eta sorrera: urratsak eta erabaki linguistiko- diskurtsiboak

Erreportaje baten planifikazioan eta sorreran hartu behar diren erabakiak asko dira. Izan ere, amaierako produktu osoa eta borobila lortzeko, elementu ugari hartu behar dira kontuan. Erreportaje baten grabazioa eta edizioaz gain, testuak berebiziko garrantzia dauka; testua baita askotan erreportajearen istoria kontatzen duena. Gaiari zentzua ematen diona, alegia. 

Testuak erreportajean funtzio nagusia betetzen duenez, egileak hartu behar ditu hainbat erabaki linguistiko- diskurtsibo. Hala nola, zer nolako testu mota erabiliko duen, testuak erreportajean izango duen funtzioa eta helburua eta abar. 

Testuaren nondik norakoei, merezi duena baino arreta gutxiago jartzen diogu arren, egia esan erreportajearen planifikazioaren hasieran tratatu beharreko elementua da. 


Gaur egun, argi dago erreportajeen izaera errotik aldatu dela, eta multimedia erreportajeek, lan tradizionalak ordezkatu dituztela. Izan ere, une oro sortzen diren teknologia berrien agerpenei esker, berrikuntza eta abantaila ugari eman dira erreportaje multimediak garatzeko orduan. Baina aldaketa hauek, estrategia eta erabaki diskurtsiboetan ere eragin dute. Alegia, testua erreportaje multimedien gari berrira egokitu behar da. 

Erreportaje multimedietan, betiko erreportajeen esentzia edo gakoa mantentzen den arren, hainbat berrikuntza dira kontutan hartu beharrekoak: hipertextualitatea, multimediatasuna eta interaktibitatea. Izan ere, erreportaje multimediaren helburua zera da: erreportaje generoa komunikazioaren aro berrira egokitzea eta sarean barneratzea. 

Hiru elementu hauek konbinatuz, hartzailearen interpretazio gaitasunean izugarrizko eragina izango da. Erreportage generoa aberaztu eta berrituko dute. Baina bakoitzak indibidualki badauka ere bere xedea. 

Hipertextualitateak informazio baten ulermena eta interpretazioa errazten du. Horretarako, gaiari lotutako informazio gehigarriak, dokumentu ofizialak, irudiak, infografiak edota ulertzeko zailak izan litekeen hitzen definizioak eskaintzen ditu. 

Multimediatasuna bestalde, testu, irudi eta audioaren elkarbizitzan datza. Elementu hauen bizikidetasunak, eduki multimedien integrazioa ekarriko du. 

Interaktibitateak berriz, egilea eta erabiltzaileen arteko komunikazioa errazten du. Hartzaileak bere iritziak edota proposamenak plazaratzeko askatasun osoz jokatzen du. Interaktibitatea, komunikazio arloaren aurrerapen garrantzitsua da oso. 

Laburbilduz, aurrera pausuak eman diren arren; erreportaje multimediari, garapen eta transformazio bide luzea     geratzen zaio oraindik. 

No hay comentarios:

Publicar un comentario