Gaztea EITB komunikazio taldeko irrati katea da. Euskarazko musika irrati nagusiena da Euskal Herrian; euskara hutsezko kanala izanda, hartzaileak euskara ezagutzera behartzen ditu. Gainera, euskal musika bultzatzen eta hartzaileak euskaraz parte hartzera bultzatzen ditu hainbat estrategia komunikatibo erabiliz.
Gaztea, batez ere gazteei zuzendutako produktua da, hauen gustuetara hurbiltzen da eta horiei egokitutako edukiak eskaintzen ditu; gazteen hizkera informala eta alaia erabiltzeaz gain.
Berezitasunen artean, euskara hizkuntza bakar gisa erabiltzeaz gain, musika euskaraz eskaini eta euskal musika taldeei tokia uzten dio Gazteak. Beraz, euskararen eta euskal musikaren normalizazioa bultzatzen duen irrati katea da.
Gazteak, Irrati Formula ezberdin bat euskaraz eskaintzen duela azpimarratu dezakegu eta gainera, euskara erabiltzen du musika aurkezteko eta animatzeko. Interaktibitatea sustatzeaz gain, diseinu erakargarri eta dinamikoa darabil eta hizkera zuzena, argia, zehatza eta laburrarekin jokatzen du. Estiloari dagokionez, estilo gaztea, informala edota lagun artekoa erabiltzen du. Normalean, erregistro tipo hau ez da aldatzen.
Jendeak euskaraz parte hartzea sustatzen du komunikabide honek. Gainera, ekintzak burutzera bultzatzen du gazteria; hala nola, lipdup edo flash-move mugimenduak. Mugimendu hauek askotan, euskararen erabilera bultzatzea izaten dute helburu nagusi. Beraz, Gazteak estrategia berriak erabiltzen ditu jendeak parte hartu dezan bai telefono bidez edo postaren bidez. Baina beti ere, euskaraz.
Gazteak gainera, euskaraz parte hartzen du sare sozialetan, eta hau oso garrantzitsua da gaur egun, sare sozialetan euskararen erabilera urria ikusita. Beraz, irrati kate honek sare sozialetan profilak ditu euskaraz eta horri esker, jendeak motibazioa hartzen du euskaraz aritzeko. Alegia, jendeak parte hartzean du. Gazteak horretarako motibatzen dituelako eduki erakargarriekin.
Emisore honen batez- besteko entzule kopurua 2008an, 98.000- 99.000koa izan zen, baina kopuru hori nabarmen igo zen hurrengo urteetan 104.000 entzuleetara heldu arte. Gaur egun, 2010eko inkesten arabera, Gazteak 183.000 entzule bereganatu ditu astelehenetik ostiralera. Beraz, audientzien lidergoa eskuratu duen euskarazko lehenengo irrati formula izan da Gaztea, bere lehiakide 40principales irratsaioarekin alderatuta.
Azkenik, Gazteak transmedia produktuak erabiltzen ditu (telefonoa, irratia, telebista, internet eta abar). Gaztea da segur aski transmedia gehien garatzen duen komunikabidea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario